NATURA ETA LANDA-LURRAK SUNTSITUZ EZIN DA HERRIA ERAIKI

Larritzat, oso larritzat jotzen dugun informazio batek elkartu gaitu gaur hemen Landarlan eta Otsotarrak elkarteak nahiz bestelako herritarrak ere. Gure helburua daukagun informazioa gizarteratu eta horren arabera, erantzun bateratua antolatzea da.

Hauxe da momentuz daukagun informazioa: Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak (MITMA) Nafarroako AHTa euskal Y-arekin lotzeko bi alternatiba ditu mahai gainean. Lehena, Iruñeatik Gasteizera joango litzateke; bigarrenak berriz, Iruñea eta Ezkioko geltokia lotuko lituzke Aralar zeharkatuz.  Bigarren alternatiba honen azterketa teknikoarekin hasi dira eta dagoeneko Sakanako zein Goierriko udalerriek Espainiako Ministerioaren aldetik zundaketa lanak egiten hasteko oharra eta zehaztapenak jaso dituzte. Aipaturiko proiektua ikusgai dago Garraio Ministerioaren atarian.

Ministerioaren txostenaren arabera, Iruñea eta Ezkio lotuko lituzken trenbidea Lakuntza inguruan sartuko litzateke lur azpian eta Ataun alderik alde zeharkatuko luke, hegoaldetik ipar-mendebaldera arte. Altzania eta Atxurbideren azpitik pasako litzateke, Idiazabal eta Olaberria artean irten eta Ezkio-Itsasora iristeko. Proiektuko mapetan zehazturiko ibilbidea kontuan hartuz, Ataunen trenbidea bistan geratuko litzateke Lauztierrekan eta baita Motasoron ere. Kontuan izan behar da, AHTaren eraikuntza lanek tunel eta trenbideak baino azpiegitura gehiagoren eraikuntza suposatzen dutela. Horrela, mantenu, larrialdi eta bestelako zerbitzuetarako tunel nahiz sarbide berriak, hauetara iristeko errepideak nahiz eraikuntza lanetan desplazaturiko materialak pilatzeko hondakindegiak ere eraiki behar izaten dira, besteak beste.

Nafarroako tren azpiegitura euskal Y-arekin konektatzeko Aralar zeharkatu eta lotura Ezkion egitearen alternatiba lehenestearen erantzukizuna Eusko Alderdi Jeltzalearena da. Izan ere, alderdi politiko honek berak proposatu zuen ibilbide hau Europako Parlamentuan eta ekimen honen ondorioz egin du aurrera alternatiba honek. Aipatu behar da, oraindik ez dela ibilbide honen inguruko txosten teknikorik garatu.

Bi elkarteoi, eta herritar askori, harrigarria iruditu zaigu zundaketak egin aurretik eta beraz, informazio tekniko fidagarririk izan gabe, dagoeneko negoziaketa politikoen bidez trenaren ibilbidea nondik joango den erabaki izana. Irizpide teknikorik gabeko erabaki politikoak hartzeak ondorio larriak izan ditzake eta jarrera erabat arduragabetzat jotzen dugu.

AHTaren Aralarko saihesbidea alde batera uzteko eskatzen dugu, are gehiago, AHTaren proiektua bere osotasunean bertan behera uzteko eskatzen dugu. Bizi dugun ziurgabetasun, klima larrialdi eta krisi ekosozial honen aurrean ez baita onargarria hainbesteko baliabide eta dirutza beharrezkoa ez den megaproiektu honetan xahutzea, alternatibak badaudelako. Honekin batera, erabat ulergaitza eta arduragabea iruditzen zaigu, natura eta gure landa-eremua eta bertako jarduerak berpiztu behar genituzkeen testuinguru honetan, hauek suntsitzeko inertziari eustea.

Beraz, orain herritarron garaia da, megaproiektu honen aurrean gure ezetza adierazi eta alternatibak garatzeko unea da. Indarrak elkartu eta erantzuteko garaia.

OTSOTARRAK eta LANDARLAN ELKARTEAK

2023ko maiatza

NO SE PUEDE CONSTRUIR UN PUEBLO DESTRUYENDO LA NATURALEZA Y LOS TERRENOS RURALES

Una información que consideramos grave, muy grave, nos ha reunido hoy aquí a Landarlan y Otsotarrak elkartea, así como a multitud de ciudadanos. Nuestro objetivo es comunicar la información de la que disponemos y en base a ella organizar una respuesta conjunta entre todos los ciudadanos.

La información que tenemos de momento es que el Ministerio de Transportes, Movilidad y Agenda Urbana de España (MITMA) tiene sobre la mesa dos alternativas para conectar el TAV navarro con la “Y vasca”. La primera, que iría de Pamplona a Vitoria, y la segunda, que conectaría Pamplona con la estación de Ezkio atravesando Aralar. Se ha iniciado el análisis técnico de esta segunda alternativa y los ayuntamientos de Sakana y Goierri ya han recibido por parte del Ministerio español una nota y especificaciones para iniciar los sondeos. El citado proyecto se encuentra expuesto en el portal del Ministerio de Transportes.

Según el informe del Ministerio, el ferrocarril que uniría Pamplona con Ezkio entraría soterrado en la zona de Lakuntza y atravesaría Ataun de lado a lado, de  sur a noroeste. Pasaría por debajo de Altzania y Atxurbide para salir entre Idiazabal y Olaberria y llegar a Ezkio-Itxaso. Teniendo en cuenta el trazado definido en los mapas del proyecto, el ferrocarril en Ataun quedaría al descubierto en Lauztierreka y también en Motasoro. Hay que tener en cuenta que las obras de construcción del TAV no suponen únicamente la construcción de túneles, sino que se construirán nuevos túneles y accesos a servicios de mantenimiento, emergencias y otros servicios, así como carreteras de acceso a los mismos y vertederos para el acopio de materiales desplazados en las obras de construcción, entre otros.

Es responsabilidad del Partido Nacionalista Vasco el priorizar la alternativa de cruzar Aralar para conectar la infraestructura ferroviaria de Navarra con la “Y vasca”. De hecho, el Parlamento Europeo ha aprobado en comisión, a propuesta del PNV, que la conexión del corredor ferroviario navarro de alta velocidad con la Y vasca se realice a través de Aralar . Cabe señalar que aún no se ha desarrollado ningún informe técnico sobre este itinerario.

A ambas asociaciones, y a gran parte de la población, nos ha sorprendido que antes de realizar los sondeos, y por lo tanto, sin tener una información técnica fiable, se haya decidido por medio de negociaciones políticas el trazado del tren. Tomar decisiones políticas sin criterio técnico puede tener graves consecuencias y consideramos dicha actitud totalmente irresponsable.

Pedimos que se abandone la variante del TAV en Aralar, e incluso se suspenda el proyecto del TAV en su conjunto. Porque ante la incertidumbre, la emergencia climática y la crisis ecosocial que vivimos, no es admisible gastar tanta cantidad de recursos y dinero en este megaproyecto innecesario, porque existen alternativas. 

Nos parece, además, totalmente incomprensible e irresponsable, mantener esta inercia destructiva en un momento en el que precisamente deberíamos preservar la naturaleza y reactivar las actividades sostenibles en el espacio rural. Por lo tanto, ahora es el momento de la ciudadanía, es el momento de manifestar nuestro rechazo a este megaproyecto y desarrollar alternativas. Tiempo de unir fuerzas.

OTSOTARRAK eta LANDARLAN ELKARTEAK

2023ko maiatza