Trenbidearen defentsan eta AHTaren txikizioa gelditzeko jardunaldiak eta mendi martxa

Datorren otsailaren 22, 23, 24 eta 25ean Trenbidearen defentsan eta AHTaren Txikizioa gelditzeko jardunaldiak izango dira Agurain, Altsasun eta Irurtzunen: erakusketak, hitzaldiak, eztabaidak, tertuliak, nazioarteko ordezkaritzak, ponentziak, musika, haurrentzako jolasak, zirkua, ekimen instituzionalak, mendi martxa... Eta Goierriko AHTrik ez plataformatik, Jardunaldi horietan parte hartzera gonbidatzen ditugu goierritarrak, Ataun, Idiazabal, Olaberria, Beasain, Ormaiztegi eta Ezkioko lurretan AHTren plataforma berrirako zundaketak iragarrita daudelako.


Jardunaldien informazio zehatzagoa Landarlan Ingurumen Elkartearen sare sozialetan topatuko duzue: twiter, web orria.


Mendi martxa, otsailaren 25ean izango da, igandean, Sakana eta Lautadako Trenaren Aldeko Plataformekin batera. Arbarrain-Irumugata mendia igoko dugu, 1120ko alturakoa. 11 kmko  ibilbidea izango da, pagadietan zehar eta ikuspegi ederrekin ( Aitzkorri, Aralar, Baio,  Beriain, Entzia, Urbasa...) eta 500 metroko desnibela. Oinetako eta jantzi egokiak eramatea aholkatzen da. Ibilaldian parte hartzea eta erantzukizuna partehartzailearen ardurapean dago.



Gipuzkoatik goizeko 9etan elkartuko gara Etzegarateko 1. aparkalekuan eta han ibilgailuak bete ondoren, Nafarroako Urdalur urtegira abiatuko gara, eta presa gaineko aparkalekuan kotxeak utziko ditugu. 9,20ak inguruan oinez abiatuko gara eta 11,30etarako tontorrean egotea aurreikusten dugu. Norberak eramandako hamaiketakoa jan ondoren, eguerdiko 12etan Ziordi eta Lezeko zutabeekin elkartu eta ekitaldiari hasiera emango zaio.


Informazio gehiago nahi izanez gero, telefono honetara dei daiteke: 682 463478




LANDARLAN ELKARTEA

2024ko otsaila