2020/07/06

"Aralar, mundua leku den lurra" irakurraldi musikatua Zaldibian.

Zaldibiako parke botanikoan ekitaldi berezia izan genuen. "Aralar, mundua leku den lurra" dokumentalerako sortu zuten testuaren pasarteak irakurri zituzten Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek. Pello Ramirezen musikaren laguntzaz eta Sahatsa Ramirezen dantzarekin bat eginez irakurraldi musikatua osatu zuten.