Nor gara?

Landarlan herritar ezberdinez osaturiko elkartea izanik (baserritar, ekonomialari, erretiratu, idazkari, ingeniari, ingurumen hezitzaile, industria langile, irakasle, unibertsitate ikasle…), gure ezagupenek eta gure pasioek bat egiten dute ingurumenaren aldeko zaintza eta babeste lanetan.

Landarlan Ingurumen Elkartea 2003an Goierrin sortu zen ingurumen elkarte bat da. Gure elkartearen helburuak honako hauek dira:

  • Herritarren ingurumen gaiekiko kontzientziazio maila suspertu eta biztanleria ingurumen gaietan heziz oinarrizko irizpideak eskaintzea.

  • Egoki ikusten den heinean ingurumen gaietan aldarrikapen ahotsa izatea.

  • Taldekideen formakuntza garatzen saiatzea.

  • Eskualdean martxan jarriko diren jasangarritasunaren aldeko ekimenetan parte hartzea.

Carousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel image

Zertan gabiltza?

Elkartean, besteak beste, ingurumena ezagutzeko mendi irteerak, hitzaldiak mahai inguruak eta formakuntza saioak antolatzen ditugu. Azken urteetan, gainera. “Aralar – Mundua leku den lurra” pelikularen zuzendaritza lanetan, Naturan Hezten webgunearen ekoizpenean eta haur zein helduentzako literatur liburuen proiektuetan murgildu gara.

Carousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel image

Landarlankide edo Landarlagun izan nahi al duzu?

  • Ingurumenaren defentsan lan egiteko gogoa baduzu, izan zaitez Landarlankide. Elkartearen bileretan eta erabakietan parte hartzeaz gain, antolatzen ditugun proiektu eta ibilaldietan parte aktibo bilakatuko zara.

  • Landarlan-i ingurumenaren alde lanean jarraitzeko babes ekonomikoa eman nahi badiozu eta modu ez aktiboan zure babesa adierazi nahi badiozu egin zaitez Landarlagun.


Naturkonen kide gara

Naturkon Gipuzkoako Natur eta Ekologista taldeen koordinakundea da. Taldeek beren kezka eta iritziak agertzeko sortutako gunea dela esan dezakegu.

19 natur taldez osaturik dago eta Landarlan ingurumen elkartea horietako bat da.

Nola jokatu zerbait Salatzeko?

Lehenik eta behin, 112 zenbakira deitu behar da. Horrela ziurtatuko dugu abisu-deia benetan egin dela eta zer ordutan egin den.

Hurrena ekintza dokumentatu egin behar da, argazkiak eginez eta bideoa grabatuz. Ikerketarako oso baliagarria izango da lortzen den guztia. Adi! Ez arriskatu irudiak lortzeko!

Hurrena zuzenean jo liteke hainbat erakundetara:

· Aldundiko basozainen zentralera:

Telefonoa: 943 000420

· Ingurumeneko Ertzaintzara:

Telefono mugikorrak: 677 917109, 677 917309

Telefono finkoak: 946079721, 946079718

e-posta: medioambiente5@ertzaintza.eus

e-posta: scmedioambiente@ertzaintza.eus