EGUZKIK ETA LANDARLANEK SALAKETA FISKALTZARI, ARALARREN BABESTUTAKO EKOSISTEMAK SUNTSITZEAGATIK

Irailaren amaieran eta urriaren hasieran, ezezagun batzuk ote eta txilar desbrozeak egin zituzten, ustez, baimenik gabe, Enirio aldean, Aralarko Parke Naturalean eta Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremuan, 20 Ha-ko eremuan. Horietako asko mendi babeslean daude. Salatutako otadi eta txilardi sastraka garbitzeak eragina izan ahal du interes komunitarioko sei habitatetan.

Aralarko Parke Naturaleko NBAParen arabera, Mendi Babesleari buruzko 26. artikuluan:

1.– Debekatuta daude lurzorua mugiaraztea dakarten lan guztiak, salbu eta zuhaitz- estalki iraunkorra ezartzea helburu duten lanak eta sarbideak eta azpiegiturak mantendu eta hobetzeko lanak.

2.– Soil-soilik onartuko da mozketak egitea berezko birsorkuntza zaileko baso- espezieak direnean.

6.– Eremu horietako artzaintza mugatu egingo da. Horretarako, Erabilera eta Kudeaketarako Plan Zuzentzailean zehaztuko da, espezieak, animalia kopurua eta egonaldia.

Landarlan elkarteak, eskualdeko elkarte gisa, informazio publikoa eskatu zion Enirio- Aralarko Mankomunitateari, aipatutako lurren jabe baita, eta bi hilabete igaro ondoren ez dugu erantzunik jaso. Halaber, Foru Aldundiari, Parke Naturalaren kudeaketaz arduratzen den administrazioa den aldetik, jendaurreko informazioa eskatu diogu, eta gertatutakoa aztertuko zutela erantzun ziguten, baina gero ez dugu beste erantzunik jaso.

Horregatik guztiagatik, Eguzkik eta Landarlanek gertaera hau Ingurumen Fiskaltzan salatu dugu, honek azter dezan. Baimenik gabe egindako ekintza izan dela frogatzen bada, delitu izateaz gain ekintza oso larria izango litzateke, Aralarren edonork edozer gauza egiteari ateak irekiko bailioke, eta administrazio eta erakunde kudeatzaileen aldetik erantzun bateratu eta irmoa jaso beharko litzatekeela uste dugu.

Ordizia, 2022ko urtarrilaren 3an

Carousel imageCarousel imageCarousel image

DENUNCIA DE EGUZKI Y LANDARLAN A LA FISCALIA POR DESTRUCCION DE ECOSISTEMAS EN ARALAR

A finales de septiembre e inicios de octubre se realizaron desbroces de argoma y brezo presuntamente sin autorización por desconocidos en la zona de Enirio en el Parque Natural de Aralar y Zona de Especial Conservación de la Red Natura 2000, en un área de 20 Has, bastantes de las cuales se hallan en zona de monte protector. Los desbroces de argoma y brezo denunciados han podido tener incidencia en seis Hábitats de Interés Comunitario.

Segun el PORN del Parque Natural de Aralar, en el artículo 26 referente al Monte Protector:

1.– Se prohíben todos aquellos trabajos que supongan remoción del suelo, excepción hecha de labores cuyo fin sea el establecimiento de una cubierta arbórea permanente y de los trabajos de mantenimiento y mejora de las vías de acceso e infraestructuras.

2.– Sólo se autorizará la realización de cortas a hecho en el caso de tratarse de especies forestales de difícil regeneración natural.

6.– Se limitará el pastoreo en estas zonas. Para ello se determinará en el Plan Rector de Uso y Gestión las especies, número de animales y período de estancia.

La asociación Landarlan como asociación radicada en la zona pidió información pública a la Mancomunidad de Enirio-Aralar, institución propietaria de los terrenos citados y tras dos mes no hemos recibido ninguna respuesta. Asimismo pedimos información pública a la Diputación Foral como administración responsable de la gestión del Parque Natural y se nos contestó que investigarían el hecho pero posteriormente no hemos recibido ninguna otra respuesta.

Por todo ello, Eguzki y Landarlan hemos denunciado este hecho ante la Fiscalía de Medio Ambiente para su investigación. Si se demuestra que se trata de una acción no autorizada, además de ser un delito, sería una acción muy grave, ya que abriría la puerta a que cualquiera en Aralar pueda hacer cualquier cosa, y creemos que las administraciones y entidades gestoras deberían dar una respuesta unitaria y contundente.

Ordizia, a 3 de enero de 2022